El conquistador del fin del
mundo
El conquistador del fin del mundo, lagunarteko hizkeran, El conquistador eta El conquis izenez ere ezaguna da. Programa
hau, Euskal Telebistak gaztelaniaz eginiko abenturazko reality show saioa da.
Reality
show-ak, telebistako genero bat dira non
pertsona errealei gertatzen zaien gauzak kontatzen diren,berriz, fikziozko
emisioetan asmatutako pertsonaiak agertzen dira eta horrek ez du hainbeste
erakartzen.
Taldeek, eguraldi latzaren menpe egoteaz gain, proba
ezberdinak egin behar dituzte. Partaide
guztien helburua ikurriña Munduko bukaerako itsasargira eramatea da.
Globomediaren
Conquistadores del fin del mundo
formatuan oinarrituta, saila ETB 2an ematen dute,
Julian Iantzik aurkeztuta.Globomediak zuzendutako saila hau Patagonian grabatzen da
Esquel hiriaren ondoan.
Bertan urtero, egituran
eta planifikazioan aldaketak egiten dituzte, programan parte hartu behar
dutenei eta audientziari harritzeko. Aurten adibidez, 16 partaide izan
beharrean 23 izan dira. Honetaz gain, taldeen egituraketan ere aldaketan egin
dituzte, aurreko urteetan egin zutenarekin erkatuz, 2012an emititzen ari diren
programan, hasiera batean ez dira egon taldeetan bilduta, nahiz eta, telesaila
igaroz doan heinean taldeak egin dituzten.
Ondorengo lerroetan, El conquistador del fin del mundok izan dituen audientziei buruzko datuak emango ditut.
Programa honek Euskal Herrian audientzia altuak ematen ditu, Eitb-k aurreko domekan jasotako datuak ikustea besterik ez da egin behar. Gainera bere emisioko denbora tarteko liderra bilakatu zen %23,8 audientziarekin, 208.000 ikusle batez besteko jasoz. Honetaz gain, uneren batean 433.000 ikuslek sintonizatu zuten beraien telebistetan reality show zirraragarri honekin, Omarren agurrarekin bukatu zena.
El conquis 2012:
El
conquis 2012an, aurreko egunean El conquistador del fin del mundon izandako
probak, ekintzak eta esandakoak eztabaidatzen dituzte. Are gehiago, igandean
programatik irteten dena, hurrengo egunean eztabaidan egoten da, programan izan
duen ibilbidea aztertzeko eta horren gaineko iritzia emateko.
Sergio Cano
No hay comentarios:
Publicar un comentario