Telecinco, Madrilen egiten den kate
pribatu bat da eta Mediaset taldekoa da.
Kate hau, jende guztiaren ahoan dago: gauza batengatik ez bada, beste gauza batengatik izaten da. Entzundako Telezaborra hori, Telecinco katearekin lotzen dugu normalean biztanleriaren ehuneko handi batek. Historian zehar, zenbait programa izan dira Telezabor horrekin maiz lotu direnak, hala nola, Gran Hermano, Aquí hay Tomate, Salsa Rosa, Sálvame... Izugarrizko eztabaidak izan dira holako programen inguruan, baina argi dagoena da, edozein arrazoiengatik, jendeak horrelako programak ikusten dituela, behintzat horrela aurkezten dira eguneroko audientzietan.
Kate honek, beste zenbait puntuetan nahi izan du indarra jartzea, baina ez dira oso ondo atera. Telesailekin apostu indar bat jartzea nahi izan dute, adibidez, baina nahiko gaizki atera zaie, eta Telecincok duen etsaia handienarekin (Antena 3) ezin izan du lehiatu sail honetan. Honen azken adibidea, oso gertu begiratu dezakegu: La Fuga telesailarekin gertatu dena, hau da, pentsatzen zutena baino arrakasta gutxiagoa izan du, eta telesailaren emisio eguna aldatzen joan dira, baita emisioaren ordua ere.
Telesailak dituzten beherakaden audientziak lortzeko, reallity showak edo prentsa rosako programak botatzen dituzte ahal izanez gero, badakitelako horrekin audientzia izango dutela. Prentsaz gain, reallity showak ere audientziaren igoerak ekartzen dute.
Guzti hau dela eta, Telecincok zenbait aldiz izan da salatuta hainbat gauzak direla beste kate batzuekin, famatuena, Telecincok LaSexta katearekin izan zuen iskanbila, Sé Lo Que Hicisteis humore programarekin hain zuzen.
Tokiko Lurralde Telebista ailegatu zenean, Mediaset taldeko beste bi kate atera ziren: FDF eta LaSiete. Kate hauek nahiko arrakastatsuak izan direnez hasi zirenetik, Mediaset taldekoak, beste kate batzuk egiten joan dira. Azkenean, 2009an, Mediaset taldeak Cuatro katea erosi zuen, eta Telecinco, FDF, LaSiete, Divinity, Boing, Energy kateekin batera, gaur egun dugun Mediaset taldea osatzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario