“El internado” eta “El barco” telesailetako produktoreen eskutik “Luna; El misterio de Calenda” estreinatuko da Antena 3 katean. Belen Rueda aktorea izango da orain
telesail honetako protagonista bere alabarekin batera: Lucía Guerrero. Aktore hauetaz gain, hainbat aktore famatu egongo
dira telesail honetan lanean, hala nola: Leonardo
Sbaraglia, Olivia Molina, Maria Cantuel, Fran Perea...
Oraingoan fantasiazko istorio berri
bat dakar Globomedia produktoreak, bertan, Calenda herriko gertakizunei buruz
kontatuko digute:
Belen Rueda eta Lucía Guerrero Calenda herrira doaz bizitzera, Belen Ruedak
interpretatzen duen pertsonaiaren lanbideagatik; epailea baitda. Hala ere,
herri hau ez da herri normal bat, kondairek diotenez lantzean behin gizotsoak
agertzen dira Calendan zehar. Belen Ruedak eta Lucia Guerrerok, bertako polizia
baten laguntzarekin (Fran Perea)
herrixkan gertatzen ari diren gertaera
arraroak aztertuko dituzte.
Telesail honek erabateko arrakasta
lortzeko ezaugarri guztiak biltzen ditu; fantasia, gizotsoak eta telesaila
produzitzeko izugarrizko aurrekontua.
Dirudienez, “Luna; El misterio de
Calenda”ren filmaketa oso aurreratua doa,
beraz edozein momentutan ikusiko ditugu telesailaren estreinaldiari buruzko
iragarkiak Antena 3en.
Lehenagotik aipatu denez, telesail honen filmaketa oso konplexua izan da; izan
ere, sekuentziak grabatzeko Espainia puntatik puntara zeharkatu izan dute nahiz
eta gehiena Salamankako Candelario eta Ávilako Navas del Marqués herrian
grabatu (herri hauek izango da Calenda irudikatzen dutenak).
Bitxikeria moduan, aipatu dute
produktoreek guztira 1300 metro
karratuko set batean grabatu dela telesaila: hainbat etxe ezberdinetan,
lehen aipatutako herrian, poliziaren kuartel batean, taberna batean, ikastola
batean… Hau Espainiako telesailen artean record
bat dela dirudi eta irudika dezake bertako ikus entzunezkoen produkzioa
asko hobetzen doala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario