Telecinco, Madrilen egiten den kate
pribatu bat da eta Mediaset taldekoa da.
Kate hau, jende
guztiaren ahoan dago: gauza batengatik ez bada, beste gauza batengatik izaten da. Entzundako Telezaborra hori, Telecinco katearekin lotzen dugu normalean
biztanleriaren ehuneko handi batek. Historian zehar, zenbait programa izan dira Telezabor horrekin maiz lotu direnak, hala nola, Gran Hermano, Aquí hay
Tomate, Salsa Rosa, Sálvame... Izugarrizko eztabaidak izan dira holako
programen inguruan, baina argi dagoena da, edozein arrazoiengatik, jendeak horrelako programak ikusten dituela, behintzat horrela aurkezten dira eguneroko
audientzietan.
Kate honek, beste
zenbait puntuetan nahi izan du indarra jartzea, baina ez dira oso ondo atera.
Telesailekin apostu indar bat jartzea nahi izan dute, adibidez, baina nahiko
gaizki atera zaie, eta Telecincok duen etsaia handienarekin (Antena 3) ezin
izan du lehiatu sail honetan. Honen azken adibidea, oso gertu begiratu
dezakegu: La Fuga telesailarekin gertatu dena, hau da, pentsatzen zutena baino
arrakasta gutxiagoa izan du, eta telesailaren emisio eguna aldatzen joan dira,
baita emisioaren ordua ere.
Telesailak dituzten
beherakaden audientziak lortzeko, reallity showak edo prentsa rosako programak
botatzen dituzte ahal izanez gero, badakitelako horrekin audientzia izango
dutela. Prentsaz gain, reallity showak ere audientziaren igoerak ekartzen dute.
Guzti hau dela eta,
Telecincok zenbait aldiz izan da salatuta hainbat gauzak direla beste kate
batzuekin, famatuena, Telecincok LaSexta katearekin izan zuen iskanbila, Sé Lo
Que Hicisteis humore programarekin hain zuzen.
Tokiko Lurralde
Telebista ailegatu zenean, Mediaset taldeko beste bi kate atera ziren: FDF eta
LaSiete. Kate hauek nahiko arrakastatsuak izan direnez hasi zirenetik, Mediaset
taldekoak, beste kate batzuk egiten joan dira. Azkenean, 2009an, Mediaset taldeak Cuatro katea erosi zuen, eta Telecinco, FDF, LaSiete, Divinity, Boing, Energy
kateekin batera, gaur egun dugun Mediaset taldea osatzen dute.