Este blog está diseñado para temas relacionados con la televisión. Poco a poco iremos actualizando el blog con diferentes tipos de texto.

Blog hau telebistaren inguruan dauden gaiei buruz aritzeko diseinatu da. Gutxinaka bloga eguneratuko dugu testu mota ezberdinekin.

This blog has been designed in order to speak about television topics. Little by little we will upgrade it with different tipes of texts.


martes, 15 de mayo de 2012

Ikusle kopurua handitu bizitzak arriskuan jarri gabe.


  Guztiok dakigun bezala, telebista izugarri aldatu da azken urteotan. Telebista-programak zein telesailak ez dira batere berdinak gaur eta duela bost urte. Argi dagoena da, azkenean, kateei kezkatzen dien gauza bakarra audientzia handia lortzea dela.
Horretarako, kate gehienek “morboa” sortzen duten telesailak/telebista-programak produzitzeari ekin diote, hauek audientzia handiena sortzen dutelarik. “Gran hermano” edo “El conquistador del fin del mundo” bezalako reality show-ak, hasieran esandako “morbo” handia eskaintzen duten telebista-programak dira, adibidez.

“Gran hermano”-k izugarrizko audientziak ematen ditu, baina ez naiz horretan zentratuko, guztiok dakigunez, kritika asko eta asko entzun dira honen inguruan daramaten 13 urteko emisioetan.

“El conquistador del fin del mundo” telebista-programan zentratuko naiz, ETB2-ko katean igortzen duten hori. Horrez gain, gugandik askoz hurbilago egiten zaigun telebista-programa da. Izan ere, “Supervivientes” (T5) ere izan daiteke artikulu honen adibide bat.

Euskal Herriko programarik arrakastatsuenetariko bat da zalantzarik gabe, eta ia euskal herri osoan ezaguna da. Guztioi gustatzen zaigun programa da, baina… pentsatu al dugu inoiz nolakoa den programa hori barrutik? Nola eginda dagoen?

Hasteko, guztiok entzun izan dugu zenbat jaten duten egunean zehar: sardina-lata bat pertsona bakoitzeko. Urak ere, muga bat dauka; produkziokoek nahi finkatzen dute muga, alegia.

Garbitasun kontuak ere edozeinen ahotan dauden elementuak dira: ez dute hortzak garbitzeko tresnarik, ezta dutxatzeko xaboirik ere ez…
Baina hauek ez dira dituzten arazo handienak. Pentsatu al duzue noizbait egiten dituzten probek segurtasunik duten ala ez?

Askotan ikusi dezakegu nola lehiakide gehienek horretaz kexatzen diren. Askok eta askok horri botatzen diete errua, segurtasun faltari. Oso ondo dago horrelako programak egitea, audientzia asko lortzeko, baina 12 pertsonaren bizitza arriskuan jarri gabe.

Eta orain, lehen bezain polita ikusten duzue guztia? Edo bi aldiz pentsatuko zenukete horrelako programetan parte hartzea?

No hay comentarios:

Publicar un comentario