Este blog está diseñado para temas relacionados con la televisión. Poco a poco iremos actualizando el blog con diferentes tipos de texto.

Blog hau telebistaren inguruan dauden gaiei buruz aritzeko diseinatu da. Gutxinaka bloga eguneratuko dugu testu mota ezberdinekin.

This blog has been designed in order to speak about television topics. Little by little we will upgrade it with different tipes of texts.


lunes, 14 de mayo de 2012

Zer nahi telebistan? Lenin edo Hitler


Historian zehar telebistek ideologia politiko ezberdinak mantendu dituzte, alderdi politikoen bozeramaileetako bat bihurtuz. Gaur egun egoera horren isla nabaritzeko eguerdian edo gabean ematen dituzten albistegiak ikustea besterik ez da egin behar. Ezkerra, eskuma, erdia, eta abar. Zein ote da ikuspegirik onena? Zein objektiboena?.

Albiste bat modu objektibo batetik azaldu behar da eta inoiz ez ikuspegi politiko batetik, izan ere informazioa manipulatzea dakar eta hori gutxi ez balitz ikuslegoa nahastu daiteke. Estatuan dauden ikus entzunezko gehienak eskumakoak dira, esate baterako, intereconomia TV, Tele 5, Cuatro, eta abar. Nahiz eta ezkerrekoak ere badauden, adibidez La Sexta edo El País egunkaria.

Ideologiaz gain eta Javier Perez de Albénizeren iritziarekin bat etorriz, egungo albistegiak sentsazionalistak eta alderdikariak dira, hizkuntza xume erabiltzen dute eta publizitatez beterik daude. El Mundoko idazle ohiak, Espainiako audientziak modu honetako programak gustuko dituela onartzen du, nahiz eta niretzat horietako batzuk telebista zaborra bezala ikusi.

Lehen azaldu dudan moduan, telebista gizarte honetako pertsona ezberdinen ideiak aldatzeko balio duen tresna da, izan ere gure etxeetan leku pribilegiatu bat gordetzen diogu makina honi. Orain dela 60 urte, Francisco Franco TVE sortu zuen bere kanpaina politikoa aurrera eramateko, garai horietan ideiak azaltzeko zegoen tresnarik hoberena baliatuz.

Gaur egungo telebista asko aldatu da eta niretzat soberan dauden programa asko ageri dira. Nire ikuspuntutik eta etorkizunari begira, programak  modu askoz objektibo batean emititu beharko dituzte, ideologiak alde batera utziz eta sailen kalitatea bilatuz. Egia esan arazo bat dago faktore guzti honetan, hots, egungo audientziak modu honetako sailak jarraitzen eta goraipatzen dituzte gizartearen isla bilakatuz.



                                                                                                                   Sergio Cano

No hay comentarios:

Publicar un comentario